• biografia.jpg


Kurrikulum laburtua: 1956tik 1991ra

1956an hasi zen berriro Eusko Folklore Urtekaria argitaratzen XV. liburukitik aurrera, Aranzadi Zientzi Elkartearen babespean. Arkeologia ikerketari ekin zion berriro eta ikerlari gazteek osaturiko talde berriak sortu zituen. Ordukoak dira Leizetxiki, Aitzbitarte, Kurtzia, Atxeta, Urtiaga, Axlor, Ekain eta beste hainbait aztarnategitan egindako ikerketak.

1965etik 1977ra, Nafarroako Unibertsitatean sorturiko Catedra de Etnolog a Vasca izenekoaren arduraduna izan zen. Etniker plana ezarri eta ikertzaile eta laguntzaile taldeak moldatzen ihardun zuen euskal lurralde guztietan. Talde horiek etnografia bilketarako plan sistematiko bati ekin zioten Euskal Herriko Atlas Etnografikoa gauzatzeko xedean .

1972an, Bilboko La Gran Enciclopedia Vasca argitaletxea Barandiaranen Lan Guztiak argitaratzen hasi zen, denera 22 liburuko bilduma osatuko zelarik.

1973an Etniker Bizkaia etnografia ikerketarako taldea sortu zuen, eta haren egoitza soziala Derioko Labayru Euskal Liburutegia izan zen.

1976an, On Manuel Lekuona, Irigaray eta Garate doktoreak, Manuel de Irujo jn. eta Agustin Zumalabe jn., Eusko Ikaskuntzako Batzorde Iraunkorreko azken bazkideak lagun zituela, berriro abiarazi zuen elkarte hori. Urte hartako Irailean, O±atiko Batzar Nagusian, Eusko Ikaskuntzako Lehendakari hautatu zuten aho batez.

1978ko Apirilean, Honoris Causa doktoretza eman zion Euskal Herriko Unibertsitateak. 1981ean, ezagutza-erakutsi bera egin zion Gasteizko Teologia Fakultateak.

1983an, Probintziako Seme Kuttun izendatu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak. 1986ko urrian, Honoris Causa doktoretza eman zion Deustuko Unibertsitateak.

1987ko urtarrilaren 28an, Honoris Causa doktoretza jaso zuen Madrilgo Universidad Complutensean, Paraninfoan eginiko ekitaldi ospetsuan eta klaustro osoa bertan zegoela .

1987ko abenduan, Gernikako Zuhaitzaren Gurutzea eman zion Eusko Jaurlaritzak.

Jose Migel Barandiaran 1991ko abenduaren 21ean hil zen Ataunen, 101 urte zituela.