Helburuak

Jose Miguel Barandiaran jaunaren lan ugari eta zabala sistematikoki bildu, bai lan argitaratua bai argitaragabea, izkribu guztien orijinalak katalogatu eta artxibatuz, hala nola bere elkarrizketa, hitzaldi, batzarre edo filmaketa bidez, magnetikoki edo beste nolanahi jaso den beste edozein aho aportazioak batuz.

Bere zientzi produzioaren argitalpen kritiko zaindua bultzatu, adituen batzorde egokiak sortuz.

Bere bizitza, pentsakizun eta zientzia eta kulturaganako aportazioa aztertu, obra nazio eta nazioarte mailan zabalduz.

Jose Miguel Barandiaran jaunak bere bizitza osoan zehar hasi eta jarraitu zuen Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren ikerketa lanak jarraitu. Honetarako, Baskoniako lurralde desberdinetan berak sorturiko eta proiektu honetan lanean diharduten ETNIKER zenbait talde baliabidez hornitu eta potentziatuko ditu.

Euskal Herria, Baskonia mailan berak landu dituen gaietan ikerketa egitarau eta bekak bultzatu, ondokoak izanik landuriko gaiak: Prehistoria, Arkeologia, Antropologia eta Etnologia.

Ikastaldi, mintegi, hitzaldi edo antzeko ekintzak sortu, eta Erakundeak bultzaturiko ikerketa eta azterketen emaitzak argitaratu.

Erakundeari bere helburuak betetzen lagunduko dion beste edozein bide.