• slider44.jpg


II.Atala: Xedea (art.6)

  • 6. ARTIKULUA.- Fundazioaren helburuak honako hauek dira:
    • A) Joxe Miel Barandiaran jaunaren produkzio eskerga, nola argitaratua hala gabea, haren idatzi guztien testu originalak katalogatuz eta artxibatuz, eta halaber haren elkarrizketa, solasaldi, mintzaldiak; modu magnetikoz, filmazioz edo beste edozein medioz bilduriko ahozko ekarpenak oro barne direlarik.
    • B) Haren ekarpen zientifiko guztiaren argitalpen kritiko landu bat eragitea, horretarako adituen batzorde egokiak sortzen direlarik.
    • D) Haren bizitza, pentsamendua eta zientzia nahiz kulturarekiko ekarpena aztertzea, nazio barne eta nazio artean ezagutzera ematen delarik.
    • E) Joxe Miel Barandiaran jaunak bere bizitzan zehar hasi eta jarraitu duen ikerketa lanari segida ematea, Euskal Herriko Atlas Etnografikoari dagokionean. Horretarako azkartuko dira eta baliabidez hornituko hark sortu eta prestaturiko ETNIKER talde ezberdinak eta Euskal Herrian gaindi proiektu hori burutzen dihardutenak.
    • F) Euskal Herriko eremuan hark landuriko sailetan ikerlanerako egitarauak eta bekak eratzea. Hona sail hauek: Prehistoria, Arkeologia, Antropologia eta Etnologia.
    • G) Ikastaldiak, mintegiak, hitzaldiak eta antzeko ekintzak sustatzea, eta halaber Fundazio beronek eragin ikerketa eta azterlanak argitara ematea.
    • H) Fundazioa bere helburuak modu egokienez kunplitzera eramango duen beste zernahi bitarteko eragitea.