• slider44.jpg


I.Atala: Eraketa (art 1-5)

  • 1. ARTIKULUA.- "Jose Miguel de Barandiaran" izenpean Kultur Fundazio Pribatuko izaera duen instituzio hau eratzen da.
  • 2. ARTIKULUA.- Eratzen den "Joxe Miel Barandiaran" Fundazioa izaera partikular eta jite iraunkorrekoa da eta, halaber, nortasun juridiko propio eta ahalmen juridiko eta iharduteko gaitasun osoa dauka, Estatutu hauek eta indarrean edota etorkizuneko legeriak alor honetan ezar ditzakeen mugak besterik ez dituelarik.
  • 3. ARTIKULUA.- Fundazioko helburuak betetzea eta beraiei dagokien guztia Zuzendaritza Batzordearen gain gelditzen da, bere ihardueretan mugarik ez duelarik, estatutu hauetan aurreikusi edota legeen xedapenetan modu orokor eta betebeharrez ezarritakoaren kalterik gabe, eta guztiz bereziki urteko txostenaren aurkezpenari eta ekitaldi ekonomiko bakoitzeko aurrekontuaren kitapenari dagokionean.
  • 4. ARTIKULUA.- Fundazioaren egoitza Ataun San Gregorioko, Sara etxean kokatzen da eta beraren Idazkaritza, Donostian ( Txurruka kalea 7. 2.). 
  • Zuzendaritza Batzordeak egoitza aldatzeko eskubidea du, dagokion Organismoa jakinaren gainean jarriz, Euskal Herriko Kultur Fundazio Pribatuen Erregistroan inskripzioa burutu dezan.
  • 5. ARTIKULUA.- Fundazioaren iraunaldia mugagabea da.