• slider44.jpg


VI.Atala: Estatutu Aldaketa, Iraungipena eta itzultzea (art.38-42)

  • 38. ARTIKULUA.- Zuzendaritza Batzordeak Estatutu hauel aldaketa bultza dezake baldin eta Fundazioaren xedea hobeki eta egokiago betetzearren egiten bada. Aldaketarako akordioa Batzorde honen partaidegoaren bi herenek hartu beharko dute gutxienik.
  • 39. ARTIKULUA.-
    1. 1.-Aldaketarako akordioak honako baldintza hauek bete beharko ditu ezinbestean:
      1. A) Aldaketa eskatzen duen arrazoiaren azalpen zehatza.
      2. B) Aurreko artikuluak ezarritako baldintza bete izanaren egiaztapena.
      3. D) Estatutu hauetan egindako aldaketaren edukia.
      4. E) Aldaketaren eginkortasunari buruzko azterketa eta, behar delarik, instalakuntzak egokitzeko egitaraua.
  •           2.- Horretarako gai den Organismoak, proposamenari baiezkoa eman ondoren akordioa bere eginik, Euskal Herriko Kultur Fundazio Pribatuen Erregistroan sarrera emango dio.
  • 40. ARTIKULUA.-Fundazioa deuseztu egindo da:
    1. A) Zuzendaritza Batzordeak ez beste pertsonak, agintek edo eskumenek, Batzordearen baimen espresurik gabe, Fundazio Gutunaren edo Estatutu hauen xedapenak errebokatu, aldatu edo nahastu ditzanean.
    2. B) Ezein organismoak, agintek nahiz Tribunalek, Estatutuetan bermaturiko Fundatzaileen xedea oztopatu, urritu, aldatu edota eraso nahi izanez gero, errespetatu, begiratu eta bete nahi ez izatekotan.
  • 41.ARTIKULUA.-Fundazioaren iraungipenerako irekitako espedienteak aurkeztu beharko ditu derrigorrez:
    1. A) Iraungipena eskatzen duen arrazoiaren azalpen zehatza.
    2. B) Fundazioaren Balantzea.
    3. C) Kitatzaileen izaendapenerako proposamena, hauen ekinbidearen egitaraua eta Fundazioaren ondasunen edota, ondarea salduko balitz, salmenta ondorengo irabazien banaketarako priektua; guzti honetan, libre jokatuko du Zuzendaritza Batzordeak, ondasunak bereak bailiran, nahiz horretarako, betiere Kultur Fundazio Pribatuen Arautegiaren arabera, legeak ezartzen dituen beharreko baimen jabe egitea derrigorrezkoa den.
  • 42. ARTIKULUA.- Fundazioa deuseztua izatekotan, beraren ondasun guztien itzultzea, hala Jose Miguel de Barandiaranek nola Eusko Ikaskuntzarena, Eusko Ikaskuntzaren alde egingo da.
  • Eusko Ikaskuntza Fundazioa baino lehen deuseztatuko balitz, ondasun guztiak Elkarte horrek araututa dituen instituzioetara itzuli ondoren, Jose Miguel Barandiaran jaunak ekarritako Obra bere edo bere oinordekoen eskuetara, testamentuak agindu bezala, itzuliko da.
  • Fundazioak, diru truke nahiz dohain, entitate publiko edo pribatuengandik eskuraturiko ondasun, eskubide eta errentak -subentzioak, dohaintzak eta herentziak bereziki-, erdi bana itzuliko zaizkio Jose Miguel de Barandiarani, edo hilik balego, bere oinordekoei, eta Eusko Ikaskuntzari, edo deuseztaturik balego, bere ondarearen jabe egingo liratekeen instituzioei.