• slider44.jpg


V.Atala: Ondare eta Erregimen Ekonomikoa (art.24-37)

  • 24. ARTIKULUA.- Fundazioaren ondarea era guztietako ondasunek osatzen dute, legeek jartzen dituzten mugen barne.
  • 25. ARTIKULUA.-Fundazioaren kapitala eta ondarea, jarraian adierazitako hauek osatzen dituzte:
    1. A) Fundazio eskrituran jasotzen den hasierako zuzkidura:
      1. 1.- Joxe Miel Barandiaran jaunaren ekarpena, hots, bere autore eskubideak indarreango legeriaren arabera obra eta argitalpen guztiei dagokienean, bere iloba Pilar Barandiaran anderea bizi den arte horien usufruktudun izango delarik.
      2. 2.-Eusko Ikaskuntzaren ekarpena, hau da:
        1. a) Eusko Folklore Urtekaria deitu agerkariaren jabegoa eta fondo editoriala.
        2. b) Eusko Ikaskuntzak sustatu eta kudeatzen duen urteroko beka, JOXE MIEL BARANDIARAN izenpean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Diputazioek eta Nafarroako Foru Gobernuak babestua.
    2. B) Aurrerantzean Fundazioak kostubidez edo dohainik bere egin ditzakeen beste ondasun eta eskubideak oro, erakunde publiko, pribatu eta partikularrek emanik, subentzio, dohaintza, herentzia edo legatuak izan daitezkeelarik. Inbentario benefiziorik gabeko herentzia edo legatuak eta dohaintza edo legatu kargadunak onartu ahal izateko, Organismo eskudunaren aurretiko baimen espresua beharko da.
  • 26. ARTIKULUA.- Fundazio honen funtsezko kondizioa da, fundatzaileek espresuki hala nahirik, bere ondasunak kontserbatzea eta bere mozkinak Zuzendaritza Batzordeak erabaki dezan moduan inbertitzea, era horretara osaturiko ondarea transferentzia edo aldaketa saio guztien aurkako defentsan arituz.
  • 27. ARTIKULUA.- Fundazioaren kapital eta ondarearen mozkinak eta errentak Fundazioaren helburuak betetzera zuzendurik daude, erakunde publiko eta pribatuen aldetik zein partikularretatik bil daitezkeenak bezalaxe.
  • 28. ARTIKULUA.- Ondasun higiezinak, halakoak baleude, Jabego Erregistroan inskribatu beharko dira Fundazioaren izenean; inskriba daitezkeen gainerako guztiak dagozkien Erregistroetan inskribatu beharko dira; halaber, fondo publikoak eta balio higigarriak, industri edo merkatal alorrekoak, banketxeetan gordailatu beharko dira Fundazioaren izenean.
  • 29. ARTIKULUA.- Dauzkan ondasun higiezin edo industri zein merkatal eraikuntzak besterendu edo kargatzeko beharrezkoa da Organismo eslcudunaren baimena.
  • 30. ARTIKULUA.- Fundazioak beste ezein ondasunen salmenta nahiz mailegu hartzea edota urteko sarreren %50etik goragoko balioa duten ondasun higigarri edo higiezinen eskurapena burutu nahi balu, 1.972ko Uztailaren 21eko Arautegiaren 31, 32 eta 33. Artikuluen arabera jokatuko du.
  • 31. ARTIKULUA.- Kontabilitateari dagokion guztian, Fundazioak Kultur Fundazio Pribatuen Arautegiak ezarritako mugen barne jokatuko du.
  • 32. ARTIKULUA.- Ekitaldi ekonomikoak urtebetekoak izango dira, urte naturalarekin bat eginik.
  • 33. ARTIKULUA.- Fundazioak diru sarrerak eta irteerak jasoko dituen ohizko aurrekontua prestatuko du ekitaldi ekonomiko bakoitzari begira.
  • 34. ARTIKULUA.- Gastu orokorrek edo administraziozkoek ezin gaindi dezakete, oro har, Fundazioak urte batean, eta bide guztietatik, jaso duen sarrera kopuruaren %10a. Inoiz, eta beti ere Zuzendaritza Batzordearen aurretikako onespenaren ondorioz, administrazioaren gastu kopurua adierazitako %10etik gorakoa izan liteke, %20a baino areago inolaz ere ezin joko duelarik.
  • 35. ARTIKULUA.- Ohiz kanpoko ondasun eta instalakuntzen konponketa nahiz hobekuntza lanak, horretarako prestatu aurrekontu bereziaren arabera egin ahal izango dira, eta ez bestela.
  • Aurrekontu honek, osatzen duten kontzeptuez gainera, gastuen artean zehaztuko ditu finantz eragiketek sor ditzaketenak, halakoak sortuz gero.
  • 36. ARTIKULUA.- Fundazioaren aurrekontuak, ohizkoak nahiz bereziak, berdindu egingo dira beti. Ekitaldi ekonomiko bakoitzeko lehen lauhilabetekoan, Fundazioak aurreko urteko ohizko aurrekontuaren kitapena eta dagokion balantzea egingo ditu, hala nola urte horretan buruturiko ekintzak eta ekonomi gestioa jasoko dituen txostena argitara eman.
  • Txosten horretan zehaztu ere egingo dira Fundazioaren ondarearen inbertsioan eta Zuzendaritza Batzordean gertaturiko aldaketak eta, era berean, Fundazioaren xede eta ekintzen beharreko zabalkundea zer nolatan gauzatu den ezagutzera emango da.
  • 37. ARTIKULUA.- Fundazioak aurreko urteko ohizko aurrekontuaren likidazioaren, balantzearen eta txostenaren bi ale bidaliko dio Babesletzari, halako dokumentuek kontabilitate-liburuen isladatze zuzena dela egiaztatzen duten agiriarekin batera.