• slider44.jpg


III.Atala: Gobernu Organoa (art.7-21)

  • 7. ARTIKULUA.- Joxe Miel Barandiaran Fundazioaren ordezkaritza, gobernua eta administrazioa soilik Patronatuari dagozkio.

    Gutxienez hiru kidek eta gehienez hamabost kidek osatuko dute Patronatua.

  • 8. ARTIKULUA.- Patronatua jarraian adierazten den bezala osatzen da:
    • Pilar Barandiaran and., patrono iraunkorra.
    • Eusko Ikaskuntzako lau ordezkari
    • Eusko Jaurlaritzako ordezkari bat
    • Nafarroako Gobemuko ordezkari bat
    • Arabako Foru Aldundiko ordezkari bat
    • Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkari bat
    • Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkari bat
    • Ataungo Udaleko ordezkari bat
  • Patronatuak lau patrono izenda ditzake, kide-gaiek Fundazioari egindako zientzia eta ekonomia ekarpenengatik edo On Joxe Miel Barandiaranen obrarekiko duten identifikazio handiagatik.

    Erakunde publikoetako eta Eusko Ikaskuntzako ordezkari izango diren patronoen izendapena eta kargujabetzea erakunde horietako organo aginpidedunen gain dago Patronatuak izendaturiko patronoak lau urteko aldirako izango dira beren karguetan, izendapen hori iraupen bereko beste aldi baterako berritu daitekeelarik.

  • 9. ARTIKULUA.- Patronatuaren etengabeko funtzionamendua zihurtatzearren, organo aginpidedunak aldizkako berriztatzeari ekingo dio bi urtetan behin erdiak aldatuz, 8. artikuluaren arabera, patrono iraunkorra eta Eusko Ikaskuntzako zein erakunde publikoetako ordezkariak izan ezik.
  • 10. ARTIKULUA.- Ordezkapen, gobernu, antolaketa eta administrazio ahalmen zabalenak erabiliz, Zuzendaritza Batzordeak ekitaldi eta arazo juridikoak burutu ahal izango ditu, berarekin zerikusirik ez duten agintari edo pertsonen aldetik beste formaltasun berezi, baimen edo eskuharmen beharrik ez delarik, legeen arabera premiazko edo ezinbesteko direnen salbuespenarekin.
  • 11. ARTIKULUA.- Zuzendaritza Batzordeak gutxienez urtean behin bildu beharko du, urte oroz linea nagusiak finkatu eta ondoko urteko egitarau eta aurrekontuak onartzeko ohizko bilkura bat derrigorrez burutu beharko duelarik.
  • 12. ARTIKULUA.- Patronatuko Lehendakariak sorrerakide den Eusko Ikaskuntza elkarteko bazkidea izan behar du eta Eusko Ikaskuntzako ordezkari diren lau bazkideen artetik aukeratuko du Patronatuak. Lehendakariaren agintealdiak lau urteko iraupena izango du, berriz behin bakarrik hautatu ahal izango delarik.
  • 13. ARTIKULUA.- Lehendakariari dagokio Zuzendaritza Batzordea biltzea, bere ekimenez edo kideen batek hala eskaturik, deliberoak zuzentzea eta erabakiak obratzea.
  • 14. ARTIKULUA.- Patronatuko Idazkaria Patronatuak berak hautatuko du Eusko Ikaskuntzako ordezkarien artetik eta Fundazioko administrazio lanak bere gain izango ditu, dokumentazioaz arduratuko da eta bilkuretako aktak egingo ditu eta berauek, behin onetsirik eta Lehendakariaren oniritziarekin, Akta Liburura transkribituko ditu. Berriro behin bakarrik hautatu ahal izango da.
  • 15. ARTIKULUA.- Zuzendaritza Batzordeak, hala eritzirik, Lehendakariordea eta Diruzaina izenda ditzake bere partaideen artetik, halakoek kargu horiei dagozkien funtzioak bete ditzaten, eta hauek dira:
  • Lehendakariordeak Lehendakaria ordezaktuko du hau ez dagoenean edota eri denean.

    Diruzainak Fundazioarenak diren fondoak bildu eta zainduko ditu eta bere gain izango du Sarrera eta Gastuen Balantzea aurkeztea eta sinatzea.

  • 16. ARTIKULUA.-Zuzendaritza Batzordeko kideen kargu uztea, honako kasu hauetan gertatuko da:

    • a) Heriotza, ezgaitasuna, inhabilitazioa edo bateraezintasuna.
    • b) Fundazio arautegiko Dekretuaren 16. artikuluan ( 2930/72.07.21) aurrikusitako erantzukizunaren iharduna jaso dezan epai irmoa.
    • d) Izendatua izan zen kargua norberak uztea.
    • e) Beren agintealdia igaro izana, denbora epe jakin baterako izendatuak baziren.
    • f) Uko egitea, hau egikorra izateko ordezkoaren onarpena beharko delarik.
    • g) Kargutik kentzeko akordioa, Fundazioarekiko betebeharrak larriki ez betetze edo jokabide inmoral edo laidogarrian oinarritua, Zuzendaritza edo Babes Batzordeak hala erabakirik espedientearen ondorioz.
  • 17. ARTIKULUA.-Zuzendaritza Batzordea lehen deialdian behar bezala osatutzat emango da kide direnen erdia gehi bat bertaraturik direnean edota bigarren deialdian, ordu bat geroago gutxienez, edozein delarik bertaratuen kopurua. Erabakiak botu gehiengoaren bidez hartuko dira.

    Lehendakariaren botua, berdinketa delarik, kalitatezkoa gertatuko da.

  • 18. ARTIKULUA.- Zuzendaritza Batzordeak ordezkari edo ahalorde bat edo batzu izendatu ahal izango ditu. Kontuen onespena edo Fundazioaren ohizko gestioez aparteko egintzak ezin ordezkatuko dira. Ahalmen delegazioak Euskal Herriko Kultur Fundazio Pribatuen Erregistroan inskribatu beharko dira.
  • 19. ARTIKULUA.- Zuzendaritza Batzordeak eratu ahal izango ditu bere kideen zati batekin, edota kanpoko pertsonekin, komenigarri eritziko diren Batzorde Espezialdunak, beraietan Lehendakari eta Idazkari gisa Zuzendaritza Batzordekoek berek edo haien ordezko kideek ihardungo dutelarik.
  • 20. ARTIKULUA.- Batzordekide karguak dohainezkoak dira eta ohorezko izaera dute, desplazamendu eta egon sariak kobratu ahal izango direlarik.
  • 21. ARTIKULUA.- Fundazioaren ordezkapena Zuzendaritza Batzordeak hartarako espreski delegaturiko Lehendakariak edo Batzordekideek hartuko du bere gain.