• slider44.jpg


I.Atala: Eraketa (art 1-5)

  • 1. ARTIKULUA.- "Jose Miguel de Barandiaran" izenpean Kultur Fundazio Pribatuko izaera duen instituzio hau eratzen da.
  • 2. ARTIKULUA.- Eratzen den "Joxe Miel Barandiaran" Fundazioa izaera partikular eta jite iraunkorrekoa da eta, halaber, nortasun juridiko propio eta ahalmen juridiko eta iharduteko gaitasun osoa dauka, Estatutu hauek eta indarrean edota etorkizuneko legeriak alor honetan ezar ditzakeen mugak besterik ez dituelarik.

    Gehiago irakurri...

II.Atala: Xedea (art.6)

  • 6. ARTIKULUA.- Fundazioaren helburuak honako hauek dira:
    • A) Joxe Miel Barandiaran jaunaren produkzio eskerga, nola argitaratua hala gabea, haren idatzi guztien testu originalak katalogatuz eta artxibatuz, eta halaber haren elkarrizketa, solasaldi, mintzaldiak; modu magnetikoz, filmazioz edo beste edozein medioz bilduriko ahozko ekarpenak oro barne direlarik.
    • B) Haren ekarpen zientifiko guztiaren argitalpen kritiko landu bat eragitea, horretarako adituen batzorde egokiak sortzen direlarik.

      Gehiago irakurri...

III.Atala: Gobernu Organoa (art.7-21)

  • 7. ARTIKULUA.- Joxe Miel Barandiaran Fundazioaren ordezkaritza, gobernua eta administrazioa soilik Patronatuari dagozkio.

    Gutxienez hiru kidek eta gehienez hamabost kidek osatuko dute Patronatua.

  • 8. ARTIKULUA.- Patronatua jarraian adierazten den bezala osatzen da:

Gehiago irakurri...

IV.Atala: Fundazioaren Adjuntariak (art.22-23)

  • 22. ARTIKULUA.- Edozein pertsona natural edo juridiko Fundazioaren ekintza eta helburuen adjudikatari izango da.
  • 23. ARTIKULUA.- Zuzendaritza Batzordeak zuhurtziaz banatuko ditu laguntzak eta bekak aurreko artikuluan aipatu kondizioak bete eta merezimendu aski agertuko dituzten pertsonen artean. Zuzendaritza Batzordeari inork ez dio ezein pertsonaren alde Fundazioaren onuren esleipena inposatu ahal izango.

    Gehiago irakurri...

V.Atala: Ondare eta Erregimen Ekonomikoa (art.24-37)

  • 24. ARTIKULUA.- Fundazioaren ondarea era guztietako ondasunek osatzen dute, legeek jartzen dituzten mugen barne.
  • 25. ARTIKULUA.-Fundazioaren kapitala eta ondarea, jarraian adierazitako hauek osatzen dituzte:
  • Gehiago irakurri...