• slider33.jpg


Jarraitu gaitzazu Facebooken

José Miguel de Barandiaran Fundazioak FACEBOOKeko orrialde bat sortu du. Ezagutu ezazu gure orrialdea eta jarrai iezaguzu, Fundazioaren jardueren, berrien, ekitaldien, link interesgarrien.... berri izateko. 

Egunerokoen eskaintza berezia

sara bilduma6sara bilduma8

Aurten On Jose Miguel de Barandiaran jaio zenetik 125 urte betetzen direlako, Jose Miguel de Barandiaran Fundazioa, On Jose Migelek idatzitako egunerokoen eskaintza berezia egiten ari da.

 Hori dela eta, urte osoan zehar liburua 12 €tan saltzen da, bidalketa gastuak barne:

 1. Diario personal. Volumen I (1917-1936). Desde los primeros trabajos científicos hasta el inicio del exilio.

2. Diario Personal. Volumen II (1936-1953). Durante los años de su exilio en el País Vasco Continental.

 

 

"Jose Miguel de Barandiaran y Álava" hitzaldia

1. Datorren maiatzaren 19ean, Arabako Foru Aldundiak,Hirugarren Adinekoen Elkartegien egitarauaren barnean,  Josemari Velez de Mendizabal jaunak, Jose Miguel de Barandiaran Fundazioko Lehendakariak, "D. José Miguel de Barandiaran y Álava" hitzaldia emango du.

 

 Data: Maiatzak 19 / Ordua: 17:00 /  Hizkuntza: Gaztelania / Lekua: Gasteiz  Ignacio Aldecoa Kultura Etxea
Sarrera dohanik
 


 2. Datorren martxoaren 10ean, "Urrezko Zeledonak" erakundeak antolatu dituen hitzaldi zikloen barnean, Josemari Velez de Mendizabal jaunak, Jose Miguel de Barandiaran Fundazioko Lehendakariak, "D. José Miguel de Barandiaran y Álava" hitzaldia emango du.

  Data: Martxoak 10 / Ordua: 20:00 / Lekua: Gasteiz / Hizkuntza: Gaztelania

Vital Kutxa Fundazioaren Aretoa (Dendaraba Zentroa)

La Paz, 5-1. solairua 

 

 

Antxon Aguirre Sorondoren heriotza

      ANTXON AGUIRRE SORONDO hil da, 2014ko urtarrilaren 31an.

Antxon Aguirre Sorondo jaunak harreman estua izan zuen Fundazioarekin. Jose Miguel de Barandiaran Ikerketa Beka, bi alditan irabazi zuen; lehena 1983. urtean  “Tratado de Molinología: los molinos en guipúzcoa” lanarekin eta bigarrena 1993. urtean “Ermitas de Gipuzkoa” deritzanarekin.

  Honetaz aparte, Eusko Folklore Urtekariarako artikuluak idatzi zituen: "Estelas discoidales de Guipúzcoa” (AEF 31/1982-1983); “Beinza-Labayen: Historia, Tradiciones y Estela Románica” (AEF 32/1984); “Una estela discoidal en Astigarraga (Guipúzcoa)” (AEF 33/1985-1986); “Estudio de las “Argizaiolak” de Amezketa (Gipuzkoa)” (AEF 34/1987); “Ritos de la muerte en Amezketa”  (AEF 35/1988-89); “Las postulaciones o “eskeak” guipuzcoanas” (AEF 36/1990); “Hondartzaileak: los areneros guipuzcoanos”  (AEF 37/1991); “La indumentaria en una población urbana: Donostia-San Sebastián” (AEF 41/1998-99); “Enfermedades y medicinas en Hondarribia (Gipuzkoa)” (AEF 45/2005-2006)

Eskerrik asko, Antxon!

2014-01-31

 

Barandiaran Bildumaren 16. zenbakiaren argitalpena

Barandiaran Bildumaren 16. zenbakia argitaratu da, Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak emandako bekari esker (2002ko Ikerketa Bekari dagokio),"El taller de sílex de Mugarduia Sur: una ocupación de Urbasa (Navarra) durante el Gravetiense" izenburuarekin; Ignacio Barandiarán, Ana Cava eta Mikel Aguirre-rena.

Gaur egungo aurrekontuen zailtasunengatik, Jose Miguel de Barandiaran Fundazioa eta Veleia akordio batetara iritsi ziren lan hau "serie maior de Anejos de Veleia"-n argitaratzeko.