• slider33.jpg


Memoria Historikoen jardunaldiak

    Ataunen Memoria Historikoaren inguruko jardunaldiak antolatu dira, dagoeneko bigarren urtea da, Ataungo herriko elkarte desberdinen artean, eta Udala eta Aldundiaren laguntzaz. Aurten, Barandiaran eta gerra gaia jorratuko da.

  Jose Miguel de Barandiaran Fundazioko kide den Jexux Aizpuruaren eskutik, "Gerraren zipriztinak Joxemiel Barandiaranen baitan" hitzaldia.

    Data: 2013/12/19   Ordua: 19:00etan / Lekua: Barandiaran Museoa (Ataun)

 

Gehiago irakurri...

Nafarroako Unibertsitatearen Euskal Hizkuntza eta Kultur Katedraren 50. Urteurrena

2013ko azaroan zehar, Euskal Hizkuntza eta Kultur Katedraren 50. urteurrenaren oroitzapenezko ekitaldiak antolatu dira. 

On Jose Miguel de Barandiaran katedra honen "Curso monográfico de etnología vasca" deritzan irakasgaiaz arduratu zen, 1964ko otsailaren 21etik 1978 urteraino.

Azaroaren 27an, antolatu den mahai-inguruan Jose Miguel de Barandiaran Fundazioaren Idazkariak parte hartu du.

Ikusi albisteak

 

Gehiago irakurri...

Patronatuaren aldaketak

 

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioaren Zuzendaritza Batzordean aldaketak izan dira. Fundazioaren Patronatuak urriaren 17an burututako bileran, Josemari Velez de Mendizabal izendatu dute berriz ere lehendakaria, eta Susana Irigaray da idazkari berria. Zuzendaritza Batzordean sartu diren beste bi kide Jesus Altuna eta Jexux Aizpurua dira.

 

Idazkaritzaren helbide berria

 

Abuztuaren 26tik aurreraJose Miguel de Barandiaran Fundazioko Idazkaritzak lekuz aldatu da. Ondorengo helbide berrian egongo gara:        

Pedro Asua kalea 2, 2. 60. bulegoa (Seminarioa)

01008 Vitoria-Gasteiz  


 

Eusko Folklorearen Urtekaria Interneten

          

     Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak bere web orria berriztatu du eta eduki berrirekin hornitu du. Oraingo honetan Eusko Folklore Urtekaria deritzan bilduma jarri du ikusgai irekia edozein irakurlearentzat. 

    Bilduma honek 10.676 orrialde eta gutxi-gorabehera 100 ikerleren lanak biltzen ditu, euskal etnografia eta paletnografiaren alorretan egindako ikerlanak. Jadanik sarean daude, behin Eusko Ikaskuntzaren Euskomedia Fundazioa bilduma osoa digitalizatu ondoren.