• slider33.jpg


"Euskalerri’ko leen-gizona": 80 urte

2014an 80 urte bete ziren On Jose Miguel Barandiaranek "Euskalerri'ko leen-gizona" liburua kaleratu zuenetik.

Fundazioko lehendakariak efemeridea gogoratzen du "Euskalerriko leen-gizona". 80 urte artikuluarekin. 

Efemeride hau dela eta, Fundazioak formatu digitalean eskuragarri ipini du liburua:

"Euskalerri'ko leen-gizona". (Eusko-luretan lenengo izan ziran gizonen edesti labura). Donostia: Benat Idaztiak, (1934) 108 orr. 57 irudi.

"El hombre primitivo en el País Vasco". San Sebastián, Zarauz: Itxaropena, 1934, 112 pp., 57 figuras, I mapa (Coleccion Zabalkundea. III).

Josemari Velez de Mendizabal (Euskonews 692 zenbakia. 2014/13/03):  "Euskalerriko leen-gizona". 80 urte. "Bitxia gerta daiteke, baina azaldu behar dut Jose Migel Barandairan zenaren "euskalerriko leen-gizona" liburuaren lehen edizioa, e-book horietako batean berrirakurtzen ari naizela. oraingo honetan,..." Gehiago irakurri

Gehiago irakurri...

"Jose Migel Barandiaran. Euskal Gogoa" hitzaldia

"Jose Migel Barandiaran. Euskal gogoa" tituluarekin emango du Josemari Velez de Mendizabalek hitzaldi bat, Arrasateko Kulturateren Areto Nagusian, abenduaren 3an, goizeko 10etan hasita.

Hitzaldia Goienagusi Elkarteak antolatu du, baina sarrera irekia da gaiaz interesatuta dauden guztientzat. Euskaraz arituko da.

Conferencia "L'activité de recherche de José Miguel de Barandiaran"

                      El próximo 27 de noviembre, Michel Duvert, miembro de la Societé des Amis du Musée Basque, impartirá la conferencia "L'activité de recherche de José Miguel de Barandiaran".  Una conferencia sobre la investigación de D. José Miguel en Iparralde, entre los años 1936-1953.

Fecha: 27 de noviembre/ Hora: 18:00 / Idioma: Francés

Lugar: Bayona. Sala Xokoa (Musée Basque)

Organizan: Musée Basque de Bayonne, Societé des Amis du Musée Basque y la Fundación José Miguel de Barandiaran.

Entrada libre 

Inbentariatzen lagundu nahi al diguzu?

On Jose Miguel de Barandiarani eskainitako kale, enparantza, eskola, ikastola eta abarren inbentario bat burutzen ari gara.

Zure herrian hauetakorik ba al dago? Horrela bada, aipaturiko inbentarioa osatzera lagundu nahi al diguzu?

Argazkia bere deskribapen ahalik eta zehatzenarekin, hurrengo helbidera bidali iezaguzu: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. , eta informazio hau web-orrian eta Fundazioaren Facebookean jarriko dugu, halaber bere jatorriaren gainean informatuz.

Zure kolaborazioagatik, eskerrik asko


Gaua Gauezkoentzat ibilaldi magikoa

Gau Magikoa
   Uztailaren 12an, Jentilbaratza Elkartearekin elkarkidetzan, Jose Miguel de Barandiaran Fundazioaren Sara Etxeko ataria eta aurrealdea erabiliko dira "Gau ibilaldi magikoaren" errepresentazioaren zati bat egiteko.

  http://jentilenetorrera.com/