• slider33.jpg


Barandiaran eta Caro Baroja berbagai, Iruñean

2016an 25 urte beteko dira Jose Migel Barandiaran hil zela. Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak "Barandiaranen 25. urtehurrenaren atarian: Barandiaran eta Caro Baroja" izeneko hitzaldia antolatu dute urriaren 5erako eta Asier Barandiaran Amarikak emango du. EHUko irakaslea eta Eusko Ikaskuntzako Nafarroako lehendakari ordea da Barandiaran. 

Berbaldian Jose Migel Barandiaranen (1889-1991) eta Julio Caro Barojaren (1914-1995) arteko harreman estuak eta laguntasun handiak emandako uzta aztertuko da." Batez ere, herri literaturan eta hizkuntzaren azterketan eratorri ziren emaitzak deskribatu eta aztertuko dira".

Urriaren 5ean izango da hitzaldia, 19:30ean, Iruñeko Kondestablearen Jauregian (Civivox).

Gaua gauekoentzat, mitologiaz betetako ekimen arrastatsua

Testua: Jexux Aizpurua Barandiaran
Argazkiak: Andoni Aizpurua Gaztelu

1000 ikusle inguru izan ziren Ataunen uztailaren 11ko iluntze-gauean, Jentilbaratza kultur elkarteak antolatutako ibilaldi magikoan. Joxemiel Barandiaranek jasotako ipuinetan oinarritutako pertsonaiak izan ziren protagonista nagusi; hala nola, Mateo Txistu, Torto, Mari, Samartin Txiki, Agerreko Joan…

Tartean, garai bateko errogatibak ere antzeztu ziren. Sara etxean Barandiaran ikus ahal izan zen bere eguneroko lanean eta Peruenezar jaiotetxean, Bigarren Mundu Gerran judutar iheslari bati muga igarotzen lagundu izana gogoratu zen.

Amaieran, Jentilbaratzako jentilak eta Agerre baserrikoek zuten harremana islatzeko, urrezko ohazalaren esaunda antzeztu zuten.

Mitologiaren eta izadiaren arteko indarra gizarteratzeko balio izan zuen, Joxemiel Barandiaranen lan eskergaitza azpimarratuz. Memoria historikoa etengabe elikatzeko beharrezko ekimen bilakatu da urteroko gau-ibilaldi hau. Jarrai beza, luzaro! 

IV. Gau ibilaldi mitologikoa Ataunen

Jentilbaratza Kultur Elkarteak eta Gipuzkoako Parketxeak IV. gau ibilaldi mitologikoa antolatu dute uztailaren 11rako Ataunen. San Gregorio auzotik irtengo dira parte hartzaileak 20:30ean eta hiru ordu inguru irauten duen magiaz beteriko osteratxoa egingo dute, bi txandatan.  

Gaua gauekoentzat izena ipini diote aurtengo ibilaldiari eta "herribide zaharrean zehar ibiliko gara, egunetik gauera, kontu eta ipuin, jentil eta sorgin, mundu harrigarria lagun", eman du aditzera Santi Etxeberria Jentilbaratza elkarteko lehendakariak. Ekimena doakoa da eta nahi duten guztiek har dezakete parte. 

 

'Basque Mythology', Jose Migel Barandiaranen omenezko bideoa

Atauniker Kultur Elkarteak urtetan zehar euskal mitologiaren sustraien bila jardun zuen Jose Migel Barandiaranen omenez honako bideo hau egin du.

Juan Garmendia Larrañagaren azken lana aurkeztu dute

Ekainaren 11n aurkeztu zuten Tolosako Topic zentroan Juan Garmendia Larrañagaren Manuel Jose de Zavala, Conde de Villafuertes. Disposiciones testamentarias, 1831-1842 izeneko liburua. 2015eko urtarrilean zendu zen etnografo gipuzkoarra, eta bere azken lana aurkezteaz gain, merezitako omenaldia egiteko aprobetxatu zuten bertaratutakoek.  

Josemari Velez de Mendizabal aurkezpeneko une batetan (Argazkia: Iñaki Lopetegi)

Aurkezpenean parte hartu zuten Tolosako alkate Ibai Iriartek, Deustuko Unibertsitateko irakasle Asun Urzainkik, Ander Letamendia mediku eta Juan Garmendiaren lagunak eta Jose Miguel de Barandiaran Fundazioko Lehendakari Josemari Velez de Mendizabalek.

Azken honek urte luzez lagun izan zuen eta Fundazioko batzorde kide eta kolaboratzaile estua izan zen Juan Garmendia Larrañagaren gaineko oroitzapenak kontatu zituen Juan Garmendia Larrañaga. Etnografoa (Baina lehenago gizona izan zen) hitzaldian.

Tolosarraren izaera goraipatu zuen Velez de Mendizabalek eta besteak beste, On Jose Migel Barandiaranekin izaniko harremana ekarri zuen gogora, bai eta Juan Garmendiaren umoreaz zein lan egiteko zuen moduaz jardun zuen.

Hemen, hitzaldia osorik