• slider33.jpg


Barandiaran gogoan Eusko Ikaskuntzaren batzar nagusian

Ekainaren 2an Eusko Ikaskuntzak batzar nagusia egin zuen Oñatin; ez zen nolanahiko bilera izan, bertan erakundearen mendeurrenaren harira, "etapa desberdinetan eta egoera historiko aldakorretan Eusko Ikaskuntza zuzentzeko ardura eskuzabaltasun eta ilusioz hartu zutenei" omenaldia egin baitzieten, tartean Jose Miguel de Barandiarani.

Ei-Barandiaran

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioko presidentea -eskuinean- oroigarria jaso ondoren (Argazkia: Leire Gaceo)

Fundazioko presidente Josemari Velez de Mendizabalek hartu zuen egun Eusko Ikaskuntzako presidente den Iñaki Dorronsororen eskutik ataundarrari eskainitako garaikurra. "Jose Miguel Barandiaran erreferente kulturala da Euskal Herri osorako. Hasiera batetik bere irudia, lana eta izana Eusko Ikaskuntzarekin paraleloki doa eta Eusko Ikaskuntza ere mende baten buruan Euskal Herriko beste erreferente kultural ezinbestekoa bilakatu da", esan zuen.

Barandiaranez gainera,  Julián Elorza, Gregorio Monreal, Juan José Goiriena de Gandarias, Javier Retegui eta Joxe Mari Muñoa ere omendu zituzten, eta Oñatiko Udalak Eusko Ikaskuntzaren Ohorezko Bazkide titulua jaso zuen.

Barandiaran eta Eusko Ikaskuntza (1978-1991)

Ataungo Jakitunaren biografia pertsonal eta zientifikoa Eusko Ikaskuntzarenarekin nahasten da, fundatzaile eta Batzar Iraunkorreko bozeramaile izan baitzen 1922tik 1936ra. Erbestean Eusko Ikaskuntzaren bi kongresu antolatzeko lanetan lagundu zuen. 1976tik aurrera, beste pertsonalitate zenbaitekin batera Eusko Ikaskuntza berriro sortzea bultzatu zuen. 1978an presidente aukeratu zuten bazkideek eta baita hiru bider berriro aukeratu ere. Gerra Zibila baino lehen eta ondorengo belaunaldien arteko zubi lana dela eta, inork ez zuen berak bezain ondo irudikatu.

Barandiaranen gaineko unitate didaktikoa prest

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak bere fundatzailearen irudia eta haren lana hedatzea ditu helburuetariko batzuk, eta egiteko horretan baliogarria izango zaion unitate didaktiko bat prestatu du Euskal Herriko ikastetxeei zuzenduta. LH 3 eta DBH  1.go mailetako neska-mutilentzako materiala osatu du. "Garrantzitsua da gaur egungo neska-mutilek ere Barandiaran nor izan zen jakitea, Euskal Herriari egin dion ekarpen handiaren berri eduki dezaten", aipatu dute Fundaziotik.

barandiaran atxuri

Jose Migel Barandiaran Aierbe. Euskal kulturaren ikur deituriko unitatea euskaraz egina dago eta lau atal ditu; horiek ikasleei, irakasleei, ikastetxeari zuzendutako informazioz eta material osagarriz daude osatuta.

Informazio gehiago edo unitate didaktikoa eskuratu nahi duten profesionalek E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatz dezakete, edo 945 14 30 66 telefonora deitu.

Chillida eta Urkijo, Sara Etxea bisitatzen

Sara Etxeak hainbat bisita jasotzen ditu urtean zehar, eta horrela izan da baita 2018ko apirilean eta maiatzean ere. Bi izen ezagun bertaratu dira, gainera, Jose Miguel Barandiaranen etxea izandakoa ezagutzera.

Chillida-josemari

Luis Chillida Josemari Velez de Mendizabalekin batera, Sara Etxearen kanpoaldean

Batetik, apirilaren 23an Luis Chillida, Eduardo Chillida eskultorearen semea Ataunen egon zen eta Fundazioko presidente Josemari Velez de Mendizabalen eskutik ataundar ezagunaren bizilekua bertatik bertara ikustatu zuen. Besteen artean, eskultoreak Barandiaranekin izandako harreman ona ekarri zuten gogora biek.

Urkijo-jentilbaratza

Paul Urkijo (ezkerretik laugarrena) Jentilbaratza elkarteko kideekin. (Argazkia: Jon Aizpurua)

Bestetik, maiatzaren 19an Paul Urkijo zinemagilearen txanda izan zen; Ataungo Jentilbaratza kultur elkarteak gonbidatuta eta bertako hainbat kidek lagunduta egon zen zuzendari gasteiztarra. Urkijok Barandiaranek bere egunean bildutako Patxi Errementaria ipuinean oinarrituta dagoen 'Errementari' filma estreinatu zuen 2018ko martxoan.

Bideoa: Abel Ariznabarreta, Eusko Folklore Urtekariaz

Abel Ariznabarretak Ezkioko udaletxean 'Ezkio Eusko Folkloren' liburuaren aurkezpenare harira berak zuzentzen duen aldizkiaren inguruan emandako hitzaldiaren bideoa.

Bere ostean Joseba Zendoiak hartzen du hitza, Eusko Folklore Urtekariaren baitan argitaratu eta oraintsu Ezkioko Udalak berrargitaratu duen Abeltzaintza gaur egun eta mende honen hasieran Ezkioko Herrian artikuluaren egileak hartzen du hitza.

Bideoaren egilea: Gotzon Aranburu

Ariznabarreta 'Ezkio Eusko Folkloren' liburuaren aurkezpenean

Abel Ariznabarreta Eusko Folklorearen Urtekariko zuzendariak Ezkioko Udalaren eta Yartu kultur elkartearen ekimenez argitaratu berri den 'Ezkio Eusko Folkloren' liburuaren aurkezpenean parte hartu zuen apirilaren 27an. Liburuan, Eusko Folklore Urtekarian argitaratu diren hiru artikulu jasotzen dira: Pueblo de Ezquioga, Sinforoso de Ibarguren (1927); La cocina rural en Ezquioga, Sinforoso de Ibarguren (1963-1964); eta Abeltzaintza gaur egun eta mende honen hasieran Ezkioko Herrian, Joseba Zendoia, (1984).

 

Ezkio 2018 apirila Gotzon Aranburu05

Ariznabarreta aurkezpenean, Zendoia eta Mendigurenekin batera (Argazkia: Gotzon Aranburu)

Ezkioko udaletxean egin zuten liburuaren aurkezpena eta Ariznabarretak 1921ean Barandiaranek sortutako agerkariaren nondik norakoak azaldu zizkien bertaratutakoei, bai eta azken zenbakitik aurrera (51.zenbakia) Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak eman nahi izan dion norantza berriari buruzko zertzeladak eman ere.

Ariznabarretarekin batera mahaian egon ziren Iñaki Mendiguren zinegotzia; Joseba Zendoia, liburuan jasotako lanetariko baten egilea; Jose Inazio Etxezarreta alkatea eta Marilu Pildain zinegotzi eta Yartu elkarteko lehendakaria.