• slider33.jpg


Barandiaran Bildumaren 16. zenbakiaren argitalpena

Barandiaran Bildumaren 16. zenbakia argitaratu da, Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak emandako bekari esker (2002ko Ikerketa Bekari dagokio),"El taller de sílex de Mugarduia Sur: una ocupación de Urbasa (Navarra) durante el Gravetiense" izenburuarekin; Ignacio Barandiarán, Ana Cava eta Mikel Aguirre-rena.

Gaur egungo aurrekontuen zailtasunengatik, Jose Miguel de Barandiaran Fundazioa eta Veleia akordio batetara iritsi ziren lan hau "serie maior de Anejos de Veleia"-n argitaratzeko.

 

"Entrada libre" programa-ETB2

Urtarrilaren 15an, goizeko 11:15etan, ETB2-ko ENTRADA LIBRE programan, Josemari Velez de Mendizabal-i (Fundazioko lehendakariari), elkarrizketa bat egingo diote, On Jose Migel irudiaren eta 2014an Barandiaran Fundazioak ospatuko dituen ekitaldien inguruan. 2014 betetzen dira 125 urte On Jose Migel jaio zenetik.

Breve historia del hombre primitivo

           escanear0001       AEF11-Autor     AEF11-Breve

Jose Miguel de Barandiaranek, 1931. urtean Eusko Folklore Urtekariaren XI. aldizkarian argitaratutako "Breve historia del hombre primitivo" artikulua, 2013ko artikulurik irakurriena izan da euskomedia.org web gunean. 436.291 aldiz irakurri da.

Historiaurrearen ikerketarako hastapenei buruzko eskuliburua da. Lan honek gizakiaren historia primitiboa aztertzeko moduak eta historiaurreko arkeologian eta etnologian erabilitako ikerketa eta interpretazio metodoak biltzen ditu.

Memoria Historikoen jardunaldiak

    Ataunen Memoria Historikoaren inguruko jardunaldiak antolatu dira, dagoeneko bigarren urtea da, Ataungo herriko elkarte desberdinen artean, eta Udala eta Aldundiaren laguntzaz. Aurten, Barandiaran eta gerra gaia jorratuko da.

  Jose Miguel de Barandiaran Fundazioko kide den Jexux Aizpuruaren eskutik, "Gerraren zipriztinak Joxemiel Barandiaranen baitan" hitzaldia.

    Data: 2013/12/19   Ordua: 19:00etan / Lekua: Barandiaran Museoa (Ataun)

 

Gehiago irakurri...

Nafarroako Unibertsitatearen Euskal Hizkuntza eta Kultur Katedraren 50. Urteurrena

2013ko azaroan zehar, Euskal Hizkuntza eta Kultur Katedraren 50. urteurrenaren oroitzapenezko ekitaldiak antolatu dira. 

On Jose Miguel de Barandiaran katedra honen "Curso monográfico de etnología vasca" deritzan irakasgaiaz arduratu zen, 1964ko otsailaren 21etik 1978 urteraino.

Azaroaren 27an, antolatu den mahai-inguruan Jose Miguel de Barandiaran Fundazioaren Idazkariak parte hartu du.

Ikusi albisteak

 

Gehiago irakurri...