• slider33.jpg


Etnologia ardatz izango du oraingoan Barandiaran Bekak

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak beste behin ere ipini du martxan Barandiaran Ikerketa Beka. 2018ko urriaren 26an hasi eta azaroaren 30 bitartean Etnologia alorreko proiektuak aurkezteko epea izango dute interesatuek.

Epaimahaiak urtea amaitu aurretik emango du ebazpenaren berri -abenduaren 31 azken eguna izanik- eta behin beka onartuta, 2019an garatu beharko da proiektu saritua (ez da luzapenik onartuko). Halare, epaimahaiak esleitu gabe utz dezake beka, ikusiko balu aurkeztutako proposamenek behar  adinako   baldintzak   eta  bermeak eskaintzen ez dituztela iritzi badiote.

Barandiaran Ikerketa Bekak 10.000 euroko zuzkidura izango du ohi bezala. Aurten, Fundazioak dei berezia egin nahi die ikertzaile berri gazteei euren proposamenak bidal ditzaten. Horrez gain, "soilik argitaratu gabeko lanak eta izaera propioa dutenak finantzatu ahal izango dira, eta ez neurri handiagoko beste proiekturen baten zati direnak, ezta aurretik  bestelako finantziazioren bat dutenak ere".

Oinarri guztiak hemen

'Euskal identitatea(k)' hizpide, Eusko Folklore Urtekariaren 52. zenbakian

EFU 52 PORTADA 0001

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak Eusko Folklore Urtekariaren 52. zenbakia kaleratu berri du, oraingo honetan, Euskal identitatea(k) gaia ardatz nagusia duelarik.

Abel Ariznabarreta Zubero agerkariko zuzendariak adierazi duenez,"definizio sozial oro bezala, etengabe berritzen, berrasmatzen eta eraikitzen ari den kontzeptua da identitatearena. Identitateak konplexuak dira eta euskal identitatea ere etengabe aldatzen ari da, garai historikoak eta testuingurua aldatzen diren heinean". Hori horrela, "interesgarria da alor kulturalaren eta identitarioaren aspektu ezberdinak aztertzea, etorkizuneko gizartea nolakoa izatea nahi dugun ikertzen saiatzeko". Bost lan jaso dira guztira, gain nagusiaren inguruan.

Bestalde,eta ekarpenei dagokienez, bi lan jasotzen dira liburuaren bigarren zatian. Batetik, 2016ko Barandiaran Bekaren irabazleen azken lanaren laburpena bat, eta Nafarroako Bardeetan kokatutako eta erlegintza ardatz duen ikerketa bestea. Zenbaki berriko hirugarren eta azken atala aitortza bat da, Pilar Barandiaranen heriotzaren X. urteurrenaren harira egin nahi izan zaiona, hain zuzen.

 52. zenbakiko gaiak

Euskal identitatea(k)
Euskal identitatea, identitate ikerketen eta politiken argitara. Eduardo Apodaka Ostaikoetxea
Euskal etnoidentitatearen birsortzea: pop musikaren ahalmenak. Josu Larrinaga Arza
Hainbeste ahalegindu behar naiz euskalduna izateko? Euskal(dun)tasuna(k) aztertzen. Ion Andoni del Amo Castro
Hari eta Herri: Luzaiden etnografia (digitala) eginez, euskal territorioa ingurune digitalean marrazten. Koldo Diaz Bizkarguenaga
Painting the Basque American Diaspora. Zoe Bray Dacosta

Ekarpenak
Arabako Errioxako sarea: hurbilpen e(t)nologikoa. Josu Ozaita Azpiroz ; Edurne Urrestarazu García
La apicultura tradicional en las Bardenas Reales de Navarra. Mª Rosario Mateo Pérez; Pablo Orduna Portús

Aitortzak
Pilar Barandiaranen emaria. Jexux Aizpurua Barandiaran

 

1921eko 'Altzaniako zortzi trikuharriren esplorazioa' txostena berriz ere kalean

Jose Miguel de Barandiaran, Telesforo Aranzadi eta Enrique Eguren izan ziren Exploración de ocho dólmenes de Antzania liburu-txostenaren egileak. 1921ean argitaratu zen, aurreko urteko udan Goierriko mendietan eginiko lanen emaitzak jasoz eta berrargitaralpena egin dute.

Prentsaurrekoa web

Urriaren 3an Koldo Mitxelena Kulturunean, Donostian, egin dute liburuaren aurkezpena. Prentsaurrekoan  María José Telleria Gipuzkoako Kultura Zuzendari Nagusiak, Ioritz Imaz Idiazabalgo alkateak, Antonio Berasategi historialari idiazabaldarrak eta Zuriñe Velez de Mendizabal Jose Miguel de Barandiaran Fundazioko idazkari teknikoak hitz egin dute.

Bertan aipatu dutenez, berrargitalpenaren ideia Idiazabalgo Kirol Elkarteko Mendi Sailetik iritsi zitzaion Udalari, honek ideia ona zela iritzi eta Gipuzkoako Foru Aldundira jo zuen laguntza eske. Jatorrizko lanaz gainera, euskarara ere itzuli dute 'Los tres trogloditas tristes' bezala ere ezagutu izan zuten hirukotearen lana.

Fundazioko idazkari teknikoak prentsaurrekoan azaldu duen bezala, "Jose Miguel Barandiaranentzat oso garrantzitsua zen atzera begira ipini eta nondik gatozen jakitea, aurrera begiratu eta nora goazen ikusteko. Hala, 97 urteren ostean txosten hau gaurko belaunaldiei eskaini ahal izatea horretarako ariketa polita da".

 

Barandiaranen arrastoa, 'Ahotsak eta itzalak' eleberrian

Maixa Zugasti idazle tolosarrak idatzitako Ahotsak eta itzalak eleberriak argia ikusi zuen 2018ko martxoan. Egileak berak Jose Miguel de Barandiaran Fundazioari adierazitakoaren arabera, "istorio hori gauzatzeko, J.M.Barandiaranek erbestean bildu zituen txostenak erabili ditut".

liburua2 1

Hala, erbestean kokatutako fikzioa kaleratu du gipuzkoarrak, eta "eleberrian, eta On Jose Migueli, omenaldi txiki bat egin nahi izan diot pertsonaia baten bidez, Aita Basarte".

'Txelemon' antzezlanaren esanahiaren atzetik

Ataunen XIX. mendera bitartean Txelemon -Zelemon izenez ere ezaguna- izeneko antzezlan bat antzezteko ohitura egon zen On Jose Miguel de Barandiaranek jaso zuen bezala. Epaiketa baten antzezpena zen, hain zuzen ere, lapurreta egitea leporatzen dioten gizon baten epai eta kondenan oinarritutako obra da.

Berriki, abuztuaren 5ean, Felix Gerenabarrena Filosofian Doktoreak Txelemon-Hermes, Ataunen izeneko artikulua kaleratu zuen El Correo egunkarian. "Joxe Miel Barandiaranek Ataunen XIX. mendera arte antzezten zen komedia deskribatu zuen, baina drama horren esanahi zehatza argitu gabe zegoen", aipatu du egileak. Artikuluarekin Txelemonen esanahia argitzen saiatzen da Gerenabarrena.

Artikulua irarkurri