• Berriak
  • Bekak
  • 1,2,3 Barandiaran
  • Fundazioa
  • Harremanak
  • Gardentasuna
  • Facebook
  • Prentsa
  • Jose Miguel de Barandiaran
  • Argitalpenak

    • slider33.jpg


    Bizkaitik AEBrako emigrazioa 2021eko Barandiaran Bekan ikergai

    2021.01.14

    "Bizkaitarren emigrazioa AmerBarandiaranBeka2021 1iketako Estatu Batuetara XX. mendean ikuspegi etnologiko batetik”. Proiektu hori aurkeztuta esleitu zion epaimahaiak Zuriñe Goitiak eta Asier Barandiaranek osatutako lantaldeari Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak ematen duen Barandiaran Beka.  Abenduaren 28an eginiko bileran hartu zuen erabakia epaimahaiak. “Aurkeztutako lanen artetik bekaren oinarriei gehien egokitzen zen proiektua da; interesgarria eta anbizio handikoa. Azken emaitza irakurtzeko desiratzen gaude”, aipatu dute.

    Zuriñe Goitia 27 urteko gaztea da, Gizarte eta Kultura Antropologian Gradua egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (2016), "Bikaintasunez Graduatua" ziurtagiriarekin amaituz. Asier Barandiaran filologoak osatzen du lantaldea, ibilbide luzeagokoa bizkaitarra.

    Hala azaldu digute bekaren irabazleek: "Ikerketa bikotea esperientzia handiagoa duen Asier Barandiaran ikertzaile eskarmentudunak eta Zuriñe Goitik antropologo-ikertzaile hasi berriak osatzen dugu. Hori horrela, gutako bakoitzaren ezagupenak proiektu honetan txertatzea bakoitzaren eginbeharra izango da, etnologia-etnografia ikuspuntua bermatzea Zuriñeren gainean jausiko da eta arlo linguistikoa eta lanaren berme akademikoa Asierren ardurapean egongo dira".

    Zuriñe Goitia eta Asier Barandiaran. 2021 Barandiaran Bekaren irabazleak


    Zertan datza Barandiaran Bekara aurkeztutako proiektu proposamenak?
    Gure proiektuaren helburua XX. mendean zehar Bizkaitik Ameriketako Estatu Batuetara egindako emigrazioa ikertzea da. Bizkaia osoko emigrazioa errepresentatzeko lagin bat aukeratu nahi dugu, emigrazio hori berori aztertzeko. Istorio indibidualek asko dute komunean baina, era berean, bakoitzak bere idiosinkrazia du, horregatik, gure asmoa beka honen bidez gaia modu kualitatiboan ikertzea da. Gainera, denbora kontua da testigantzak jasotzeko ezintasuna aurki izatea, migratzaileak izandakoak (batzuk AEBetan bizi dira eta beste batzuk itzuliak) adinean sartuta baitaude. Beraz, lan honen beharrezkotasunak bultzatu gaitu elkarrekin gaiari sustapen garrantzitsu bat ematera.

    IrabazleakZer berrikuntza ekarriko diozue gaiari?   
    Guk gaia ikuspuntu etnologikotik aztertuko dugu, eta hori da egingo dugun ekarpen nagusia. Jose Miguel Barandiaranen ikerketa metodologia aplikatuko dugu, horrela lehenengo pertsonan jasotako elkarrizketak izango dira ikerketaren sostengu nagusiak eta bizkaitar emigranteen aniztasunean oinarrituko gara lagin esanguratsua lortzeko. Gainera, emakumeei atal berezia eskaini nahi diegu, euren ahotsa eta testigantzak espresuki jasoz.

    Bestetik, emigrazio horren eraginez bai migratzaileen jatorriko gizartean eta baita helburuko gizartean gertatu ziren kultura aldaketa eta berrikuntzetan jarriko dugu arreta berezia, hala nola, ohitura, hizkuntza, mundu ikuskera eta ideia aldaketetan.

    Zein izango da zuen lan metodologia, kontuan hartuz Covid 19-ak eragina izango duela oraindik ere 2021ean?   
    Informazio iturri nagusia elkarrizketatuak eurak izango badira ere, dokumentazio zentro, artxibategi eta bestelako informazio-guneak bisitatuko ditugu material gehigarria lortzeko. Ikerketa bi eremutan banatu dugu, batetik Bizkaian eta, bestetik, Ameriketako Estatu Batuetan. Gure asmoa uda partean Ameriketara bidaiatzea da, bertako agiritegietan arakatu eta elkarrizketak aurrez-aurre egiteko, baina bizi dugun pandemiak sortutako ondorioak zorrotzak izaten jarraituko balute, bigarren fase hori modu telematikoan gauzatzea da gure asmoa, horretarako baditugu kontaktuak eta lagundu ahal diguten pertsonak eta baliabideak.