• slider33.jpg


Arkeologia ardatz Eusko Folklore Urtekariaren 54. zenbakian

2020.12.18

Eusko Folklore Urtekariaren 54. zenbakia kaleratu berri du Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak. Oraingo honetan arkeologia da protagonista eta haren inguruko lau lan jasotzeaz gainera, etnologia alorreko bi artikulu eta beste bi in memorian irakur daitezke.

1608290788051 TXIKI

 

Ohikoa ez den arren, ez da berria arkeologia arloko gaiak aldizkarian irakurgai izatea, Abel Ariznabarreta aldizkariko zuzendariak hitzaurrean azaldu bezala: “Urtekariaren lehen bost liburukietan  Anuario de la Sociedad de Eusko Folklore deitu zen. Izenburu horrek, Barandiaranek 1921eko apirilean Gasteizko Seminarioan sortu zuen ikerketa taldeari egiten zion erreferentzia. Joan den mendearen 20ko hamarkadako lehen zenbaki haien aurkibideak berrikusita, ohikoa da bi ataletan banatuta egotea: bata lan etnografikoei buruzkoa (hein handi batean, on Jose Migelek berak sortutako Laboratorio de Etnología y Eusko-Folklore lantaldeak egindakoak) eta bestea historiaurreko arkeologia-lanei buruzkoa, Telesforo de Aranzadik, Enrique Egurenek eta berak egindako ekarpenekin, besteak beste”.

Esan bezala, lau artikulu dira zehazki Arkeologiari lotutakoak, horietariko bat, 2018ko Barandiaran Bekaren laburpena delarik; 2019ko bekaren laburpena, sorgin eta meigen arteko konparaketa dira ekarpenei dagozkienak. Amaitzeko, bi aitortza; Gurutzi Arregiri eskainitakoa bata, eta Selma Huxleyren inguruakoa bestea, biak 2020an hilak.

 

Arkeologia
Erdi Aroko arkeologia Hego Euskal Euskal Herrian: balantze kritikoa. Agustin Azkarate Garai-Olaun / Iñaki García Camino         
El estudio de las formas de vida de las sociedades neandertales en el yacimiento de Axlor (Dima, Bizkaia): las excavaciones de J.M. Barandiaran y el proyecto del siglo XXI. Talía Lazuen Fernández / Jesús González-Urquijo
Euskal Herriko arkeologiaz eta emakume arkeologoez. Idoia Areizaga-Llorente / Ainhoa Aranburu-Mendizabal
De ayer y de hoy. Documentación, salvaguarda digital y actualización de los trabajos arqueológicos de J.M. de Barandiarán en la cueva de Lezetxiki (Arrasate), a la luz de las excavaciones más recientes y la documentación original (Beca Barandiara 2018) Alvaro Arrizabalaga Valbuena; María José Iriarte-Chiapusso      
Ekarpenak

Rituales festivos  transfronterizos en el País Vasco   (Beca Barandiaran 2019) José Antonio Perales Díaz        
Entre la sorgin y la meiga. Relaciones y paralelismos culturales Rafael José Adalid Rodríguez
Aitortzak
Gurutzi Arregi Azpeitia (1936-2020) Etniker Euskalerria
Selma Huxley, euskaldunon lagun ona (1927-2020) Jerardo Elortza Egaña