Txile eta Ataungo ikasleak Sara Etxean

2020.02.10

2020-02-08 Saran txiletarrak

Sara Etxeko ateak ireki egin ziren otsaileko lehenengo astean zenbait bisitari  jasotzeko. Otsailaren 8an (larunbata), Txileko Hezkuntza Ministeritzaren laguntzapean Ordiziako Goierri eskolan profil teknikoa hobetzearren Eraikuntza Metalikoen Fabrikazioa eta Mekatronika arloak sakontzen ari den ikasle taldea gerturatu zen Ataunera. Jose Miguel Barandiaranen bizileku izan zena bisitatu zuten Jon Aizpuruaren azalpenak entzunaz.

2020-02-06 Saran

Bestalde, Atauniker kultur elkartearen gidaritzapean, urtero bezalaxe, herri-bisita gidatua egin zen otsailaren 6an Ataungo Joxemiel Barandiaran ikastetxeko LH6ko ikasle eta Marisa Zeberio eta Ana Txikirrin irakasleekin.Tartean, Sara Etxea ikusteko eta Barandiarani  buruzko informazioa jasotzeko aukera izan zuten. Gidariak Jexux Aizpurua eta Joxan Auzmendi izan ziren.