Barandiaranen kaligrafia azterketa egin du Blanca Sedano grafologoak

Blanca Sedano grafologoak Jose Miguel Barandiaranen idazkera aztertu du bere egunerokoetatik abiatuz. Hala, nolabaiteko erradiografia egin dio ataundarrari, eta zenbait zertzelada azaldu zituen Onda Cero irratian martxoaren 18an.

Sedanok aipatu zuen garai ezberdinetako egunerokoak behatu dituela, eta argi ikusten dela Barandiaranen eboluzioa. Esaterako, 1917ko dokumentuak behatuta, “ikasitako kaligrafia erabiltzen zuen, garaikoa”, beste pertsona askok, esaterako irakasleek idazten zuten moduan egiten zuela, alegia. Horietan, “idazkera eskuin aldera okertzen da, gauzekiko balorazioetan afektuek eta sentimenduek eragiten baitzuten, beste pertsonekin kontaktua behar zuelako. Eta nahiz eta sinpatia ezaugarria ere ageri den, (makurra), ertz askodun formak ere ageri dira, zerra baten hortzen gisakoak; hala, bere ideiak irmoki defendatzeko jarreraren (ertzduna) eta flexibilitate momentuen arteko (kurboa) idazkera erdi-erztun bat ageri da”.

Denboran aurrera eginez, 1964tik 1975 ingurura aztertutako dokumentuetan nahiz eta hasierako ezaugarri batzuk mantendu, pertsonalagoa bilakatzen da idazteko modua arabarraren iritziz, eta modernoagoa da, “bera den modukoa azalduz”.

Kazetariak Sedanori galdetzen dio ea ikerketa honetatik ateratako ondorioak Barandiarani buruz biografoek diotenarekin bat egiten ote duten: “hainbat kasutan bai, esaterako, bere lan egiteko izpiritua ageri da, baita bere independentzia  nabarmena, edo ez zela beti izaera atsegineko pertsona ere, esaterako. Ez zuen bereizten nola sentitzen zen eta nola idazten zuen”.

Pare bat adibide

T  letra xeheak informazio aberatsa eta anitza eskaintzen du. Marra oso" luzeak "ageri dira, jakinmin handikoa eta pazientzia gutxikoa zela adieraziz, gauza guztiak momentuan amaituta ikusi nahi zituen. Eskuinerantz eta makilari lotuta: zintzotasunaren, erabakien eta iniziatiben seinale; eta nahiz eta marra horizontalen bat ageri - eztabaidaren batean konbentzituz gero besteen ideiak onartzen zituelako- gorako barrak behatzen dira, erantzun azkar eta bizkorrak baitziren ... "

D letra xehe ederra (erdiko eremuan elkartuta): irudimen sortzailea, grafologian “literatoaren” asmazio gisa deitua. Iraganarekin (doktrina, historia) lotutako ahalmen literario eta izpiritu intelektuala zeukan, irizpide ez-konbentzionalekoa. Hau da, kateak hautsi nahi zituen eta idazkera KALIGRAFIKOA deitzen dena ohiturak errepikatzea baldin bada, 1964tik 1975era bitarteko dokumentuetan aldaketa nabaritzen da, askeagoa.

Irratsaioa entzun (39.minututik aurrera)