• slider33.jpg


Barandiaranek bildutako bi ipuin 'Cuentos de Iberia' liburuan

JCuentos de Iberiaose Miguel Barandiaranek bildu zituen bi ipuin kaleratu ditu Valentziako L'Encobert argitaletxeak Cuentos de Iberia (2018)  liburuan. Lamiak eta Hiru anaiak dira bi testuak, 1966an eta  1957an Eusko Folklore Urtekarian argitaratuak, hurrenez hurren.

Hizkuntza aniztasuna da nagusi Cuentos de Iberia argitalpenean. Izan ere, liburuan hainbat hizkuntzatako istorioak jasotzen dira, euskaraz eta gaztelaniaz gainera, galegoz, portugesez, asturiarrez, llionesez, extremadurarrez, araneraz, aragoieraz, katalanez, valentziarrez, balearrez, tabarkineraz eta romaniz idatzita dauden ipuinek osatzen dute liburua.

Barandiaranek bildutako kontakizun biak Rosalía de Castro, Leopoldo Alas Clarin edo Federiko García Lorca gisako autoreen beste ipuinekin batera publikatu dira.  Liburuko aurreneko orrietan irakur daitekeen bezala, "edozein zatiketa politiko, kultural eta historikoen gainetik ipuinek ama-hitzkuntza komun eskaintzen diote orokorrean jendarteari".