• slider33.jpg


1921eko 'Altzaniako zortzi trikuharriren esplorazioa' txostena berriz ere kalean

Jose Miguel de Barandiaran, Telesforo Aranzadi eta Enrique Eguren izan ziren Exploración de ocho dólmenes de Antzania liburu-txostenaren egileak. 1921ean argitaratu zen, aurreko urteko udan Goierriko mendietan eginiko lanen emaitzak jasoz eta berrargitaralpena egin dute.

Prentsaurrekoa web

Urriaren 3an Koldo Mitxelena Kulturunean, Donostian, egin dute liburuaren aurkezpena. Prentsaurrekoan  María José Telleria Gipuzkoako Kultura Zuzendari Nagusiak, Ioritz Imaz Idiazabalgo alkateak, Antonio Berasategi historialari idiazabaldarrak eta Zuriñe Velez de Mendizabal Jose Miguel de Barandiaran Fundazioko idazkari teknikoak hitz egin dute.

Bertan aipatu dutenez, berrargitalpenaren ideia Idiazabalgo Kirol Elkarteko Mendi Sailetik iritsi zitzaion Udalari, honek ideia ona zela iritzi eta Gipuzkoako Foru Aldundira jo zuen laguntza eske. Jatorrizko lanaz gainera, euskarara ere itzuli dute 'Los tres trogloditas tristes' bezala ere ezagutu izan zuten hirukotearen lana.

Fundazioko idazkari teknikoak prentsaurrekoan azaldu duen bezala, "Jose Miguel Barandiaranentzat oso garrantzitsua zen atzera begira ipini eta nondik gatozen jakitea, aurrera begiratu eta nora goazen ikusteko. Hala, 97 urteren ostean txosten hau gaurko belaunaldiei eskaini ahal izatea horretarako ariketa polita da".