• slider33.jpg


Kolonbiatik Sara Etxera

 

Urriaren 15ean Kolonbiako Pereira herriko unibertsitateko José Miguel Ramirez Giraldo jauna Atauneraino bertaratu zen eta Jose Migel Barandiaranen bizileku izandako Sara Etxea bisitatu zuen.

"Arreta biziz eta txundituta ibili zen bisitaldian zehar, Jon Aizpurua Barandiaran eta Gabino Murua Zumalakarregi laguntzaile eta gidari zituela", adierazi du Jexux Aizpurua Barandiaran Jose Migel de Barandiaran Fundazioko kideak. 

Ramirez Giraldo irakaslea poliglota da: 15 hizkuntza dakizki (ingelesa, katalana, frantsesa, suediera, japoniera, hebreera...) eta horien artean kuttunena euskara duela aitortzen du. Gainera, bere gisara ikasi du hizkuntza. 

Informazioa: Jexux Aizpurua Barandiaran