• slider33.jpg


Urriko Patronatu bilera ordezkaritza zabalarekin

 

Urriaren 15ean egin zuen Jose Miguel de Barandiaran Fundazioko Patronatuak 2015eko bigarren bilera. Ataunen elkartu ziren, hain zuzen ere, Barandiaranen beraren etxean, Sara Etxean. 

Fundazioko Patronatua osatzen duten erakundeetako ordezkari hauek bertaratu ziren bilerara: Ana Herrera (Nafarroako Kultura Kontseilaria), Igone Martinez de Luna (Arabako Kulturako Foru Diputatua), Asier Rodriguez (Ataungo Alkatea), José Manuel Bujanda (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila Kabinetearen Zuzendaria), Gonzalo Olabarria (Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendaria), Andoni Iturbe (Bizkaiko Kultura Ondarearen Zerbitzuko burua), Gabriela Vives (Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikaria), Karmele Aierbe (Ataungo Kultura zinegotzia), Josemari Velez de Mendizabal (Eusko Ikaskuntza. Fundazioko Lehendakaria), Arantza Cuesta (Eusko Ikaskuntza. Fundazioko idazkaria), Susana Irigaray (Eusko Ikaskuntza), Jexux Aizpurua (Eusko Ikaskuntza), Zuriñe Velez de Mendizabal (Fundazioko idazkari teknikoa).

2015eko maiatzeko hauteskundeen ondorioz erakunde publikoetan emandako aldaketek Jose Miguel de Barandiaran Fundazioko Patronatuan ere eragina izan dute eta hamar patronotatik bost aldatu dira. Hala, lehendakariak bileraren hasieran ongietorria egin zien.