• slider33.jpg


Gaua gauekoentzat, mitologiaz betetako ekimen arrastatsua

Testua: Jexux Aizpurua Barandiaran
Argazkiak: Andoni Aizpurua Gaztelu

1000 ikusle inguru izan ziren Ataunen uztailaren 11ko iluntze-gauean, Jentilbaratza kultur elkarteak antolatutako ibilaldi magikoan. Joxemiel Barandiaranek jasotako ipuinetan oinarritutako pertsonaiak izan ziren protagonista nagusi; hala nola, Mateo Txistu, Torto, Mari, Samartin Txiki, Agerreko Joan…

Tartean, garai bateko errogatibak ere antzeztu ziren. Sara etxean Barandiaran ikus ahal izan zen bere eguneroko lanean eta Peruenezar jaiotetxean, Bigarren Mundu Gerran judutar iheslari bati muga igarotzen lagundu izana gogoratu zen.

Amaieran, Jentilbaratzako jentilak eta Agerre baserrikoek zuten harremana islatzeko, urrezko ohazalaren esaunda antzeztu zuten.

Mitologiaren eta izadiaren arteko indarra gizarteratzeko balio izan zuen, Joxemiel Barandiaranen lan eskergaitza azpimarratuz. Memoria historikoa etengabe elikatzeko beharrezko ekimen bilakatu da urteroko gau-ibilaldi hau. Jarrai beza, luzaro!