• slider33.jpg


IV. Gau ibilaldi mitologikoa Ataunen

Jentilbaratza Kultur Elkarteak eta Gipuzkoako Parketxeak IV. gau ibilaldi mitologikoa antolatu dute uztailaren 11rako Ataunen. San Gregorio auzotik irtengo dira parte hartzaileak 20:30ean eta hiru ordu inguru irauten duen magiaz beteriko osteratxoa egingo dute, bi txandatan.  

Gaua gauekoentzat izena ipini diote aurtengo ibilaldiari eta "herribide zaharrean zehar ibiliko gara, egunetik gauera, kontu eta ipuin, jentil eta sorgin, mundu harrigarria lagun", eman du aditzera Santi Etxeberria Jentilbaratza elkarteko lehendakariak. Ekimena doakoa da eta nahi duten guztiek har dezakete parte.