Atauniker kultur elkarteak Goierritar zaharrenen bila (eta inguruko landare dibertsitatea) izeneko mendi ibilaldia antolatu du Usategiko kobazulora, Jose Migel Barandiaranen 125. urteurrenaren harira. Apirilaren 18an, larunbata, izango da ekimena, 09:00etan hasita.
Jose Migel Barandiaranek harreman zuzena izan zuen kobazuloarekin: "1970 aldera Usategin (Aralarko Parke Naturala) egindako indusketa arkeologikoan orein adartzaz egindako azagaia isturiztarra (lantzapunta baten antzekoa) jaso zuen bertatik".