• slider33.jpg


Eusko Folklorearen Urtekaria Interneten

          

     Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak bere web orria berriztatu du eta eduki berrirekin hornitu du. Oraingo honetan Eusko Folklore Urtekaria deritzan bilduma jarri du ikusgai irekia edozein irakurlearentzat. 

    Bilduma honek 10.676 orrialde eta gutxi-gorabehera 100 ikerleren lanak biltzen ditu, euskal etnografia eta paletnografiaren alorretan egindako ikerlanak. Jadanik sarean daude, behin Eusko Ikaskuntzaren Euskomedia Fundazioa bilduma osoa digitalizatu ondoren.