Sara Bilduma

Sara Bilduma sortzerakoan On Jose Migel Barandiaranen obra eskergaren artetik aukeraturiko obra esanguratsuenen edizio arretatsu eta kritikoa eskaini nahi zaio irakurleari zein ikertzaileari. Hala beraz, On Jose Migelen lan idatziak Antropologia eta Etnologia, Prehistoria eta Arkeologia alorretako ikertzaile nabarmenek prestautrik, oharrez eta sarrerez horniturik eskaini nahi zaizkio irakurleari, prestatzaile horiek askotan haren kolaboratzaile eta ikasleak direlarik.

Bilduma hau 1988an sorturiko Barandiaran Fundazioa haren Mendeurrenerako Omenaldi gisa prestatzen ari den Aurkibide, Bibliografia eta material berriez aberasturik gertatuko da.

Gure ahaleginen helburua haren bizitza eta obra ezagutaraztea besterik ez da.