Eguneroko pertsonalak: 1917-1989

On Jose Migel Barandiaran zenaren egunerokoak testigantza ederra dira Barandiaran Fundazioaren sortzailearen bizitza-ibilbidea hobeto ulertzeko. Inoiz publikatzeko asmorik gabe, On Jose Migel zehatz mehatz joan zen jasotzen bere idazki haietan berari zegozkion uneko zehazkizunik azpimarragarrienak eta horiei esker jarrai dezakegu egun Barandiaran handiaren nondik norakoa.

Gasteizko Apaizgaitegian irakasle zenean ekin ziolarik, 1917-1989 bitarteko idazki horiek goi mailako interesa piztu dute ikerlariengan eta, oro har, On Jose Migel Barandiaranen ekarpen zientifiko zein humanoaz interesa duten guztiengan. Momentuz, argitaratuta daude 1917-1953 tarteko egunerokoak.