Barandiaran Bilduma

Eusko Ikaskuntzak 1980. urtean sortu zuen Jose Migel de Barandiaran Beka, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Diputazioekin batera. Garrantzizko munta ekonomikoz hornitua den Beka honek Euskal Herriko Historiaurre-Arkeologia eta Antropologia-Etnografiarekin zerikusia duten lanak bultzatzea du helburu eta honenbestez lorturiko emaitza handi bezain garrantzitsuak Barandiaran Bilduma sail barruan ematen dira argitara. Halatan iraunarazi eta handigotu dira Euskal Kulturaren Aitagoiak urraturiko ikerketa bideak. 

Orain arte argitaraturiko lanen artean, Jesus Altuna, Anton Erkoreka, Antxon Aguirre, Mª Amor Beguiristain, Ignacio Barandiaran, Txomin Peillen, Alfonso Alday, Pablo Miguel Orduna, Jose Ignacio Vegas, Jose Manuel Pedrosa, Marian Mtz. de Pancorbo, Thierry Truffaut eta Eric Dicharry ikertzaileek zuzenduriko talde-lanek eginiko obrak aipatuko genituzke bereziki. Lan hauek Euskal Herriko eta Estatu osoko liburudenda nagusietara banatzen dira.



Barandiaran Bilduma 20: Arabako Errioxako Enokultura Sarea

BarandiaranBilduma 2020190923

Josu Ozaita Azpiroz; Edurne Urrestarazu García

Barandiaran Bilduma 20 (Barandiaran Beka 2017)

162 p.:
ISBN: 978-84-7821-930-8
Argitalpena: Arabako Foru Aldundiaren Moldiztegi Zerbitzua
Prezioa: 15,00€ (BEZ barne)

 

1.- HITZAURREA.
2. BI ANTROPOLOGO MAHATS BILKETAN
3. IKERKETAREN AURKEZPENA ETA METODOLOGIA
4.- 'ZER DA ARDOA?' GALDERA SINPLE ETA KONPLEXUA
5.- ARDOA BOTILARA IRITSI AURREKO HAINBAT LAN
6.- ENOKULTURA: ARDOAREN SAREA
7.- BIZIPENAK, EMOZIOAK ETA JAIAK
8.- ZENTZUMENAK ESNARAZEN DITUEN ESKUALDEA
9.- HARREMANEN SARE ZABALA ARDOAREN BIDEZ
10.- ARDOAK MARRAZTURIKO PAISAIA
11.- SAREAK SORTURIKO IDENTITATE KONPLEXUAK
12.-'ARABAKO MAHASTIAK' / 'VIÑEDOS DE ÁLAVA' JATORRI IZENDAPENA BERRIAREN MUGIMENDUAK
13.- ARDOAK KOMUNIKATZEKO DITUEN MODU DESBERDINAK
14.-ARDO BOTILAN DAGOENA GORPUTZERATUZ: DASTAKETA
15.- ARDO KOPATXOA HARTUZ ETORKIZUNARI BEGIRA
16.- ARDO BOTILA BATEN BUELTAN: ONDORIOAK
17.- BIBLIOGRAFIA

--

RED DE RIOJA ALAVESA: UN ACERCAMIENTO E(T)NOLÓGICO