Barandiaran Bilduma

Eusko Ikaskuntzak 1980. urtean sortu zuen Jose Migel de Barandiaran Beka, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Diputazioekin batera. Garrantzizko munta ekonomikoz hornitua den Beka honek Euskal Herriko Historiaurre-Arkeologia eta Antropologia-Etnografiarekin zerikusia duten lanak bultzatzea du helburu eta honenbestez lorturiko emaitza handi bezain garrantzitsuak Barandiaran Bilduma sail barruan ematen dira argitara. Halatan iraunarazi eta handigotu dira Euskal Kulturaren Aitagoiak urraturiko ikerketa bideak. 

Orain arte argitaraturiko lanen artean, Jesus Altuna, Anton Erkoreka, Antxon Aguirre, Mª Amor Beguiristain, Ignacio Barandiaran, Txomin Peillen, Alfonso Alday, Pablo Miguel Orduna, Jose Ignacio Vegas, Jose Manuel Pedrosa, Marian Mtz. de Pancorbo, Thierry Truffaut eta Eric Dicharry ikertzaileek zuzenduriko talde-lanek eginiko obrak aipatuko genituzke bereziki. Lan hauek Euskal Herriko eta Estatu osoko liburudenda nagusietara banatzen dira.