On Jose Migel Barandiaran zenaren egunerokoak testigantza ederra dira Barandiaran Fundazioaren sortzailearen bizitza-ibilbidea hobeto ulertzeko. Inoiz publikatzeko asmorik gabe, On Jose Migel zehatz mehatz joan zen jasotzen bere idazki haietan berari zegozkion uneko zehazkizunik azpimarragarrienak eta horiei esker jarrai dezakegu egun Barandiaran handiaren nondik norakoa.
Gasteizko Apaizgaitegian irakasle zenean ekin ziolarik, 1917-1989 bitarteko idazki horiek goi mailako interesa piztu dute ikerlariengan eta, oro har, On Jose Migel Barandiaranen ekarpen zientifiko zein humanoaz interesa duten guztiengan.
Euskal Folklorearen urtekaria Jose Migel Barandiaranek sortu zuen 1921 urtean, eta Eusko Ikaskuntzaren argitarapen ...
Sara Bilduma sortzerakoan On Jose Migel Barandiaranen obra eskergaren artetik aukeraturiko obra esanguratsuenen...
Eusko Ikaskuntzak 1980. urtean sortu zuen Jose Migel de Barandiaran Beka, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Diputazioekin batera.
Sail honetan José Miguel de Barandiaranek parte hartutako bideo-zerrenda ikusgai dago.