"Europa, Barandiaran eta baloreak" liburua, argitara

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak "Europa, Barandiaran eta baloreak" liburua argitaratu du, Jose Miguel Barandiaranen heriotzaren 25. urteurrenaren harira.

Lanak bi zati ditu: batetik, 2016ko abenduaren 21ean (heriotzaren urteurrenean), Ataungo Sara etxean egin zen ekitaldi instituzionalean hitza hartu zutenen hitzaldiak biltzen ditu: Jose Miguel de Barandiaran Fundazioko presidente Josemari Velez de Mendizabalena Ataungo alkate Asier Rodriguezena, Argitxu Camus historialariarena, Nafarroako presidente Uxue Barkosena eta Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakari Iñigo Urkullurena, hurrenez hurren. 

Bestetik, 2016ko udazkenean Euskal Herriko hiriburu nagusietan antolatu ziren mahai-inguru zikloko solasaldiak biltzen ditu: Asier Barandiaran, Ixone Fernandez de Labastida, Argitxu Camus, Xabier Irujo eta Gaspar Martínezen hitzaldiak, hain zuzen ere.

Eskuratu hemen libura PDF formatuan. Paperean nahi izanez gero, soilik bidalketa gastuak ordaindu beharko dituzu liburua jasotzean (9 €). Sakatu hemen eskaera bideratu ahal izateko.