25.urteurrena: Abenduak 21

2016ko abenduaren 21ean 25 urte bete ziren Jose Miguel Barandiaran hil zenetik eta Fundazioak ekitaldi xume bezain hunkigarria egin zuen Ataungo Sara Etxean. Barandiaranen irudia gogora ekarri zen efemeridearen harira Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak antolatutako egitarauaren itxiera ekitaldian. 

Barandiaran nor izan zen eta euskal kulturari eginiko ekarpen handia eta bestelakoak gogora ekartzeko baliatu zuten gonbidatuek eguna. EAEko lehendakari Iñigo Urkullu eta Nafarroako lehendakari Uxue Barkos izan ziren ekitaldiaren buru. Haiez gainera, Fundazioko presidente Josemari Velez de Mendizabal, Ataungo alkate Asier Rodriguez eta "Europa, Barandiaran eta baloreak" mahai-inguruko parte-hartzaile Argitxu Camusek hartu zuten hitza. 

Ataungo Jentilbaratza Kultura Elkarteak ere Barandiaran: sustrai eta ikur izeneko mitologia-ikuskizuna eskaini zuen.

Gonbidatuen artean, Jose Miguelek berak harremana izan zuen elkarteetako ordezkariak zein kirol edo kultura arloko pertsonak egon ziren.

Argazki galeria ikusteko sakatu gainean:

Barandiaranen heriotzaren 25. urteurrena