• hombre-leen copia.jpg
  • 2.jpg
  • 5.jpg
  • 0.jpg

Aurkezpena

José Miguel de Barandiaran Fundazioa on Jose Migel Barandiaran eta Eusko Ikaskuntzak sortu zuten 1988ko ekainean. Patronatu batek zuzentzen du eta Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia eta Gipuzkoako Foru Aldundia dira Fundazioaren babesleak.

Hona Fundazioaren helburuak: on Jose Migel Barandiaranen bizitza, pentsamendua eta zientzia eta kulturari egindako ekarpena aztertzea, eta haren obra eremu guztietan zabaltzea; haren zientzia produkzio osoa biltzea, hala argitaratua nola argitaragabea, eta haren obraren edizio kritiko arretatsua egitea, eta on Jose Migel Barandiaranek abiatu eta gauzatu zuen ikerkuntza lana jarraitzea, bereziki historiaurre, arkeologia, antropologia eta etnografia alorretan, ikerketa programa eta beken bidez, bai eta ikastaro, mintegi, hitzaldi eta antzeko jardueren bidez, fundazioak berak sustaturiko ikerketen emaitzak argitaratzen dituela.


Egunerokoak: 1917-1953

Gasteizko Apaizgaitegian irakasle zenean ekin ziolarik, 1917-1989 bitarteko idazki horiek goi mailako interesa piztu dute ikerlariengan eta, oro har, On Jose Migel Barandiaranen ekarpen zientifiko zein humanoaz interesa duten guztiengan.

egunerokoak

Egunerokoak: 1954-1989

On Jose Migel Barandiaran zenaren egunerokoak testigantza ederra dira Barandiaran Fundazioaren sortzailearen bizitza-ibilbidea hobeto ulertzeko. Inoiz publikatzeko asmorik gabe, On Jose Migel  zehatz mehatz joan zen jasotzen ...

egunerokoa2 index